2009/11/12

frank lloyd wright_johnson fabrika



Wright arkitekto ausarta zen, ordura arte inork egin ez zituen eraikin motak proeiktatzea gustoko zuen. Bere buruarekin erronka bat zuela uste dut.

Johnson fabrikak pertsepzio alde bi ditu. Alde batetik, kanpokoa eta bestetik, barrukoa.
Kanpotik, itxura zapala eta ertz borobildua du. Gotorleku itxura du, sarrera nondik dagoen jakiteko eraikinari buelta osoa eman behar diogu. Teknologia bere proiektuetan sartzea gustoko zuen eta proiektu honetan kotxeari garrantzi handia ematen dio, sarrerako zonan batez ere.
Barrutik, espazio diafanoa da. Zutabe finek, duen altuera handiak eta sartzen den argi zenitalak lan egiteko gune atsegina sortzen dute.
Aldi berean, Wright-ek detaile guztietan pentsatzen zuela argi ikusi daiteke. Altzariek eta baita espazioa banatzeko elementuek bere izaera islatzen dute.

SACEM inguruko egoeraren analisia


2009/11/10

SACEM eraikinaren analisia




industrializazioa





Industrializazio garaian, hainbat artistek hiri edo auzo industrialei buruzko beraien iritzia azaldu zuten. Turner-en koadroek itxura sublimea azaltzen zuten. Fourier-ek eta Godin-ek lantegiak langile auzoarekin batera joan zutela pentsatzen zuten. Beraien ideia sozialaren arabera proiektatzen zuten; familisterio eta falansterio proiektuak adibidez.