PANELA. URTEKO LABURPENA
-
SACEM-en inguruan pasaturiko urte luze eta gogorrari amaiera emateko, urte
guztiko lana laburbiltzen duen panela eskatu digute. Bertan, auzoaren
ordenazio ...
2009/11/12
frank lloyd wright_johnson fabrika
Wright arkitekto ausarta zen, ordura arte inork egin ez zituen eraikin motak proeiktatzea gustoko zuen. Bere buruarekin erronka bat zuela uste dut.
Johnson fabrikak pertsepzio alde bi ditu. Alde batetik, kanpokoa eta bestetik, barrukoa.
Kanpotik, itxura zapala eta ertz borobildua du. Gotorleku itxura du, sarrera nondik dagoen jakiteko eraikinari buelta osoa eman behar diogu. Teknologia bere proiektuetan sartzea gustoko zuen eta proiektu honetan kotxeari garrantzi handia ematen dio, sarrerako zonan batez ere.
Barrutik, espazio diafanoa da. Zutabe finek, duen altuera handiak eta sartzen den argi zenitalak lan egiteko gune atsegina sortzen dute.
Aldi berean, Wright-ek detaile guztietan pentsatzen zuela argi ikusi daiteke. Altzariek eta baita espazioa banatzeko elementuek bere izaera islatzen dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario